Carol Gilligan
Carol Gilligan | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1936ko azaroaren 28a (87 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | James Gilligan |
Hezkuntza | |
Heziketa | Radcliffe College (en) Harvard Unibertsitatea Swarthmore College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, filosofoa, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea New Yorkeko Unibertsitatea Cambridgeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Carol Gilligan (New York, 1936ko azaroaren 28a) feminista, filosofo eta psikologo estatubatuarra da.
Gilligan ezaguna da In a different voice: psychological theory and women's development (Harvard University press, Cambridge, Ma. 1982) liburuagatik. Bertan Gilliganek aurre egiten dio Lawrence Kohlberg-ek nesken eta mutilen artean ustezko garapen moral ezberdinduari buruz. Bere obraren bidez, teoria moral eta politikoaren eremuan emakumeen ikuspegia txertatzeko beharra azpimarratu zuen, unibertsalismoaren eta moralaren kontzepzio kontestualago baten arteko elkarrizketa irekiz.[1][2]
1997an, genero ikasketetan lehen irakaslea izan zen UMSNH Harvard Unibertsitatean. Zaintzaren etika (ethics of care) proposatu du justiziaren etikarekin kontrastatuz: zaintzaren esperientzia, logika eta etika aldarrikatzen ditu – historikoki askoz ere gehiago agertzen da emakumeengan gizonengan baino –, zaintza-harreman zorrotzetatik harago aplika daitekeen moral- eta bizi-proposamen gisa, eta sozialki justiziaren etikaren osagarri gisa. Zainketen etika balioetsi zuen, justiziak pertsonen zaurgarritasuna kontuan hartu behar duela eskatzeko. [3][4]
Ekarpen teorikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kohlberg-i kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lawrence Kohlberg hezkuntza psikologoaren arabera, gizakiaren garapen moralean sei maila daude: (a) obedientzia zigorra saihesteko zuzena dela sinesten den maila; (b) eskalearen eta emailearen beharrak asetzen dituen banakako elkartruke instrumentala; c) gizakien elkarrekikotasunean interesak, harremanak eta adostasuna; (d) betetze soziala eta kontzientzia mantentze-fasea; (e) oinarrizko eskubideak eta gizarte edo erabilgarritasun kontratua errespetatzen dira, (f) printzipio etiko unibertsalen eskuratzea. . Kohlbergek hainbat dilema definitu zituen eta hogei urtetan zehar pertsona-talde ezberdinei aurkeztu zizkien, hasiera batean mutilei bakarrik haurtzaroan, nerabezaroan eta helduaroan. Dilema hipotetiko horiek pertsonaia protagonista bat izaten dute. Erabaki zail bat hartzeko aukera eskaintzen zaio jendeari eta bi balio gatazkatsu eta baliotsuren artean aukeratu behar du, hala nola, bizitzarekiko errespetua edo legearen onartzea. Kohlberg-ek ondorioztatu zuen hamaika urteko neskek (c) maila baino ez zutela lortu, eta mutilek jada garatu zituztela (d) edo (e) mailetako gaitasun moralak. Emaitza horiek emakumearen ahultasun moral moduan interpretatu zituen.
Kohlberg-i kritika egin zion, bide batez haren teoriaren ustezko unibertsaltasuna ere zalantzan jarriz, Kohlbergen ikasketako partaideak gizonezkoak, zuriak eta iparramerikarrak izan baitziren. Gilliganek emakumeei abortua bezalako dilema etikoei buruz egindako ikerketen ondorioz ondorioztatu zuen emakumeen ahots moral desberdina erakusten dutela baina horrek ez diola erantzuten gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun biologikoei edo sortzetiko desberdintasunei, sozializazio desberdinari baizik. Bere ustez, ahots ezberdin horren ezaugarria da morala pertsonen arteko harremanen terminoetan definitzea, eta ez hainbeste erregela edo printzipio abstraktuen terminoetan. Hortik tira eginez zaintzaren etika bezala bataiatuko zuen kontzeptua definitu zuen.[1]
Gilliganek Kohlberg-i berari zenbait ikerketetan lagundu zion eta erantzun zion adingabeko neska eta mutilek modu desberdinean pentsatzeak ez duela esan nahi arrazoibide morala egiteko gaitasun txikiagoak dituztenik. Izan ere, horretan guztian garapen psikologikoaren eta egokitzapen kulturalaren arteko tentsioa eragiten ari da. Neskengan jakiteko gaitasuna eta mutilengan besteez kezkatzeko gaitasuna gutxitzen dituen genero-eredu bitarra barneratzeak adierazten du zer unetan hasten den psikea ordena patriarkal batean sartzen. Generoaren eraikuntza bitarrean— gizona izateak emakumea ez izatea eta antzik ez izatea esan nahi du (eta alderantziz) — eta "maskulinoa" (arrazoia, burua eta Nia) "femeninoa" (emozioak, gorputza eta harremanak) pribilegiotzat hartzen duen genero-hierarkia baten aurrean egonda, adinean eta sexuan oinarritutako bizi-ordenean patriarkalean sozializatu egiten gara.[5]
Zaintzaren etika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gilliganen ustez hau bateraezina da ahotsaren berdintasunean eta ekitate-presuntzioan oinarritzen den demokraziarekin. Gainera, giza izaera berarekin ere gatazkan dago. Patriarkatuan, giza kualitateak "maskulinoetan" edo "femeninoetan" banatzen direnez, zismak sortzen dira psikean, gizabanako guztiak beren zatietatik bereizten baitira eta oinarrizko giza gaitasunak ahultzen baitzaizkie.[6][7]
« | "Zaintzaren etika ez da femeninoa, feminista baizik, eta zaintzaren etikak gidatutako feminismoa giza-historiaren liberalizazio mugimendurik erradikalentzat hartu daiteke. Generoaren eredu bitar eta hierarkikotik aldentzean, feminismoa ez da emakumeen kontu soila, ezta emakumeen eta gizonen arteko borroka ere, demokrazia patriarkatutik askatuko duen mugimendua baizik". | » |
—Carol Gilligan |
Emakumeek, Gilliganen arabera, besteekiko loturak eta zaintza-erantzukizunak pribilegiatzen eta lehenesten dituzte, betebeharrak eta eskubideak modu abstraktuan betetzearen gainetik. Gilligan bezalako aditu eta idazle feministengandik dator hezkuntza edo heziketa desberdinduaren kontzeptualizazioaren alderdi bat. Gilligan-en lanek ikerketa feminista bakezalea inspiratu dute, akziorik-eza baino, indarkeriarik gabeko akzioa defendatzen baitute, suntsitzen ez duena, testuinguruari erantzuten diona printzipioei baino gehiago eta batez ere zaintzan arreta jartzen duena. Gilliganek aburuz elkar ulertzea — egitura horizontala — berez demokratikoa da. Horizontala bertikal bihurtzeko, goikoekin eta beheragokoekin, ezinbestekoa da hainbat zatiketa gertatzea. Elkar ulertzeko ahalmena — enpatia, telepatia eta lankidetza — sortzetikoa bada, (garapenaren psikologiaren, neurobiologiaren eta antropologia ebolutiboaren esparruetako aurkikuntzek berresten dutena), gaitasun hori hautsi egin behar da edo, gutxienez, periferiara baztertu. Hori da patriarkatuak sustatzen duena, eta arrakasta izanez gero, giza izaerarekin zerikusirik ez duten elementuak ezartzen ditu psikean.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Vicent, Maria Medina. (2016-03-10). «La ética del cuidado y Carol Gilligan: una crítica a la teoría del desarrollo moral de Kohlberg para la definición de un nivel moral postconvencional contextualista» Daimon Revista Internacional de Filosofia (67): 83–98. doi: . ISSN 1989-4651. (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pérez, Beatriz. (2019-10-07). «Helen Kohlen: "La ética del cuidado es un contrapeso al neoliberalismo"» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
- ↑ «ARARTEKO, 5. 1 Mahai-ingurua / Mesa redonda I: Bateragarritasuna, berdintasuna eta zainketa: Familiei laguntzeko politika publikoentzako erronkak / Conciliación, igualdad y cuidado: retos para las políticas públicas de apoyo a las familias.» argitalpen.ararteko.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Del feminismo al infierno: cómo el capitalismo puso la ética del cuidado al servicio del mercado» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
- ↑ (Frantsesez) «Le "care" : d'une théorie sexiste à un concept politique et féministe» France Culture 2020-05-06 (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
- ↑ a b Gilligan, Carol. "La ética del cuidado Carol Gilligan". Cuadernos de la Fundació Víctor Grífols i Lucas La ética del cuidado. Nº 30 (2013) 978-84-695-8257-2
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuidados familiares y justicia con perspectiva de género» El HuffPost 2019-01-14 (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carol Gilligan on Women and Moral Development (Bideoa, EN, 2012)
- Lanbora Colectivo Feminista. Ética del cuidado (Bideoa, ES, 2018)